XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ALGERIAKO GERTAKARIEN ONDOAN

Algeriako jazarkunde, lan-uzte, tiro eta nahaskeria guziak emeki-emeki jabaldu dira joan den astearekin batean.

Azken konduek salatu dituzte ehun eta hogoita zortzi hil eta bi milako bat kolpatu.

Gobernuak goresmenak egin diozkate bai poliza-gizoneri, bai armadako soldado gehieneri, beren buruen jabe egon baitira, eta zibilen arteko sarraskiak ahal bezain batean debekatu eta trabatu dituztelakoan.

Hek gabe gauza sordesagoak beharko ziren gertatu.

Gobernuak dio arrabots eta nahasmendu egileak ez direla ahurtara bat baizik bertze Europeano eta Muzulmaneri buruz.

Zer dira 7 mila Europeano, miliun baten aldean? Zer ziren Alger-en agertu 15 mila arabeak Kasba-ko berrehun milen ondoan?

Gobernuak dauka majoria De Gaullen aldekoa dela...itchura guzien gatik!

Algeriako minichtroak ez ditu nahasmenduen hobendunak bere gisa uzten:

- Bortz ehun Europeano preso altchatu dituzte;

- Zazpi ehun Muzulman ere bai;